Albisteak

  • 2021/22ko ESPEZIALIZAZIO promozio berria

    21/22 Ikasturte berriarekin batera ESPEZIALIZAZIOKO promozio berria martxan dago.

    Urtero bezala, Abiadura Azkar eta Etekin Handi bitartezko material berezien mekanizatu aurreratuan arituko dira. Teknologi honen helburua geometria konplexuko eta zehaztasun oso handiko piezak mekanizatzea izango da material hauetan: titanio, nikel, aluminio eta magnesio aleazioak.

    Aurtengo promozioak 9 ikasleek osatzen dute eta denak Urola Kostakoak: Getaria, Zarautz, Zumaia, Orio.

  • 2021/22 Ikasturteko beka deialdiaren epea irekita dago

    2021/22 Ikasturteko beka deialdiaren epea irekita dago dagoeneko (uztailaren 24tik irailaren 30a bitartean).

    Informazio guztia   link honetan  daukazu (Hezkuntza Saileko web orria).

    Hor irakurri ahal izango duzu deialdi honi buruzko informazio osoa (epeak, baldintzak, etab.). 

    Beka eskatu nahi baduzu, baina eskaera on line egin nahi EZ baduzu, ikaslea edota guraso/tutorea Idazkaritzatik pasa dadila, mesedez, inprimakien bila, irailak 24 baino lehen.

  • ERASMUS+

    Oteitzak, urtero, Erasmus + en KA1 ikasleen mugikortasun proiektuetan parte hartzen du eta baita ere tarteka irakasleen mugikortasun proiektuetan ere. Lanbide Heziketako goi eta erdi mailetako ikasleek parte hartzen dute proiektu honetan. Beraien ikasketen amaierako lan praktikak bertako lantegi batean egin beharrean, Europako herrialde bateko lantegi batean egiten dituzte.