Skip to main content
HAUR ETA GAZTEEN AISIALDIKO JARDUEREN DINAMIZAZIOA

ZIRIMOLA-AISIOLA

Euskal Herriko Ikastolek bultzatutako Aisiola astialdiko hezitzaile eskolak begirale ikastaroa eskainiko du Oteitzan 2021/2022 ikasturtean. Ikastaroa normalean ostiraletan izaten da, 15:30-20:30era. 5 orduko 30 saio dira.

Bi aukera ditu ikasleak:

  • Bi ikasturtetan egitea (Batxilergoa 1 eta 2)
  • Ikasturte bakarrean egitea (Batxilergoa 2, Goi mailako Lanbide Heziketa 1)

Ikastaroa amaitzean, ikasleek, Lanbidek emandako HAUR ETA GAZTEEN AISIALDIKO JARDUEREN DINAMIZAZIOA izeneko 2.mailako gaitasun ziurtagiria titulu ofiziala jasoko dute.

Izen-ematea zabalik dago eta urriaren 4ra bitarte dago matrikula egiteko aukera. Izena emateko klikatu ondorengo hemen.

Informazio gehiago nahi izanez gero, aisiola@ikastola.eus helbidera idatzi dezakezue edo 943 44 51 08 telefono zenbakira deitu.

Animatu eta parte hartu!

 

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik asteazkenera

  • 07:45 - 19:00

Ostegun eta ostirala

  • 07:45 - 16:00