Xeber Iruretagoiena eta  Iñigo Mujika, Oteitza Lizeo Politeknikoko ikasle ohiek THINK BIG enpresa ideien lehiaketan bigarren saria irabazi dute. Lehiaketa hau EHUko Gipuzkoako Campusak antolatu du eta enpresa-ideia edota produktu berritzaile onenaren sariak banatzea du helburu.

Esan beharra dago bikoteak aurkeztutako produktua, presa dinamometrikoa, alegia, Oteitzako langileen aholkularitza teknologikoaren laguntzaz bertan fabrikatu dela, eta sentsore elektronikoak ere ikastetxeak erraztu dizkiela.

14 proposamen izan dira amaieran eta guztietatik bigarren postua lortu dute. Honi esker, beraien produktua merkaturatzeko diru-laguntza garrantzitsu bat jasoko dute.

Ea etorkizun oparoa duen sortu berri duten enpresa/aktibitate honek. Zorte on mutilak!!!!!!!

Esparrua: