Urriaren 13an, TECNALIAko Pablo Etxeberria  izan genuen lizeoan  NADCAP ARAUDI AERONAUTIKOAri  buruzko azalpenak ematen.

Abiadura azkar eta etekin handiko mekanizatuko espezializazioko ikasle eta irakasleontzat gaia erabat berria izan  arren, argi geneukan aeronautika munduan araudi hori menperatzea ezinbestekoa zela. Beraz, primeran etorri zaigu araudiaren ikuspegi orokor bat jasotzea gai honetan jakitun den aditu baten eskutik.

Hemendik gure esker ona azaldu nahi diogu Pablo Etxeberria gure lagunari, eskainitako denbora, jakinduria eta azalpenengatik.

Saio benetan interesgarria, zalantzarik gabe!!!!