Jakinarazpen honekin argi utzi nahi dugu datorren ikasturterako batxilergoan ikasleak onartzeko prozeduraren nondik norakoa, eta aurre egin nahi diegu, baita ere, Oteitza Lizeoak jaso dituen akusazio larri eta faltsuei, ikastetxearen irudia zapuzteaz gain egindako lana ere zalantzan jartzen baitute.

  • Oteitza Lizeoak onartze prozesuan duen zeregin bakarra aplikatibo batean datuak sartzea da, alegia, aurre-matrikula egiten denean jasotzen diren eskaera horien inguruko datuak aplikatiboan sartzea. Datu horiek Hezkuntza Sailak bakarrik kudeatzen dituen aplikatibo batean sartzen dira, eta, ondorioz, ikastetxeek ez dute, inondik inora (ezta Oteitza Lizeoak ere), datuak manipulatzeko edo aldatzeko aukerarik.

  • Beraz, argi utzi nahi dugu Oteitza Lizeoak datuak manipulatzen dituela dioen salaketa horiek guztiz faltsuak direla eta oinarririk ez dutela.

  • Oteitza Lizeoak hasieratik jokatu du egoerak eskatzen duen arduraz eta zuzentasunez.

  • Ikasleak onartzeko baremazio prozesuan emandako argibideak Gipuzkoako Hezkuntza Sailak azken orduan eta abisurik gabe hartutako erabaki baten ondorio izan dira, zerrendak goitik behera nahastu baititu erabaki horrek. Ozen adierazi nahi dugu Oteitza Lizeoa ez dagoela batere konforme Hezkuntza Sailaren jokabidearekin eta idatziz eskatu dio argibideak eman ditzala, halaxe erabaki baitu Eskola Kontseiluak.

  • Amaitzeko, eskertu nahi diegu guraso guztiei gure ikastetxea aukeratu izana, onartuen zerrendak edonolakoak izanda ere, guregan konfiantza dutela erakusteagatik.

Esparrua: