Hiru dira aurteangoan Hezkuntza Sailak urtero eskaintzen duen atzerrirako diru-laguntza lortu dutenak: Jon Larrartek Frantziarako eta Ayla Manterolak eta Xabier Esnaolak, berriz, Erresuma Baturako. Guztiek hiru asteko egonaldia egingo dute herrialde horietan hizkuntza ikastaro eta guzti.

Erkidegoan 533 ikaslek izango dute aukera hori eta plaza horiek esleitzeko iaz atzerriko hizkuntzan lortutako nota eta batez besteko orokorra izan ohi dute kontutan.

Zorionak, beraz, zuen lorpenagatik eta ondo-ondo pasa!!!

Esparrua: