Azaroak 15ean, Diseinuko ikasleak Andoaingo CIE Orbelan enpresan izan dira.

CIE AUTOMOTIVE taldeko enpresa bat da eta automozioko hainbat plastikozko pieza injektatzera dedikatzen dira: ispiluak, eserlekuaren hainbat palanka, atearen eskulekua, beso-euskarria, motorraren tapa, erradiadorearen euskarria ... marka hauentzat: Renault, Chrysler, Audi, Volkswagen, Ford, Opel ...

Bezeroekin egiten duten ibilbide guztia esplikatu digute: piezaren diseinua, moldearen diseinua, injekzio makinaren parametroak aukeratu piezaren testura konkretu bat lortzeko, fabrikazioa, doikuntzak egitea, injektatzea eta moldearen mantentze lanak.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Iker Goya eta berarekin batera ibili diren beste hiru teknikariei hau guztia guri esplikatzeagatk. Mila esker!!!!