Ekitaldia apirilak 25ean izan zen, Baionan, eta bertan parte hartu zuten 55 eragileek, ikastetxe, kluster eta bestelako eragile sozioekonomikoak oro har, beraien esperientziak aurkeztu zituzten. Aurkezpenak profil profesionalen identifikazioaren, enpresen prestakuntza beharrizanen eta esparru honetako bestelako ekintza interesgarrien ingurukoak izan ziren. Jardunaldia Bihartean - mugaz haraindiko Ganbarak antolatu zuen.

Oteitza Lizeo Politeknikotik eta HETELen izenean Iñigo Arangurenek parte hartu zuen. Bertan, aeronautika sektoreko bi ekimen aurkeztu zituen. Alde batetik, HEGANekin lankidetzan Skills Hub for Aerospace Europar proiektuan prestakuntza beharrizanen inguruan garatutako inkesta, eta bestetik, Material Berezien Abiadura Handiko eta Errendimendu Altuko Mekanizazio Aurreratuko espezializazio ikastaroaren diseinuan eta martxan jartzean egindako lana, azaldu zituen.

Jardunaldiaren balorazioa oso ona izan da, ekimen interesgarriak ezagutzeko aukera eman duelako, batez ere aeronautikako sektorean.

El profesor Iñigo Aranguren de Oteitza Lizeo Politeknikoa participa en un encuentro transfronterizo sobre identificación de talentos

 55 participantes de centros formativos, clusters y otros agentes socio económicos de Aquitania y de Euskadi presentaron el 25 de abril sus experiencias en el ámbito de la identificación de perfiles profesionales, el análisis de formación necesaria en las empresas y otras actuaciones de interés en estos ámbitos en un encuentro organizado por Bihartean – Cámara Transfronteriza.

Iñigo Aranguren de Oteitza Lizeo Politeknikoa, en nombre de HETEL explicó la experiencia en el sector de la aeronáutica, tanto en la detección de necesidades fruto del proyecto Europeo Skills Hub for Aerospace en el que colaboramos con HEGAN como en el trabajo de Diseño y puesta en marcha del curso de la especialización de Mecanizado Avanzado de Materiales Especiales en Alta Velocidad y Alto Rendimiento.

El encuentro ha sido valorado muy positivamente por los asistentes y ha permitido conocer y compartir diferentes iniciativas de interés, principalmente en el sector aeronáutico.