Aurreko ostiralean, otsailaren 7an mekatronika 2ko ikasleak KSB ITUR lantegian izan ziren. Bertan enpresari buruzko informazio eta egiten dituzten ponpa ezberdinez gain, motor ponpak laser bidez nola lerrokatzen diren ikusi zuten. Benetan ikusgarria eta interesgarria izan zen. Mila esker hemendik KSB Itur-en harrera bikaina egin ziguten langileei,eta bereziki Iñigo Artetxe eta Peio Gahonari.