Eguraldi iragarpena ez zen batere ona, baina iragarpenak ez du sarri asmatzen eta egun pasa bikaina izan genuen Lizarrustiko inguruetan. Euririk ez, baina elurra bai. Elurra gogotik izan genuen Sarastarriko tontorrera iritsi aurreko azken aldapan. Hamaiketako lasai bat egiteko aukerarik ere ez genuen izan. Behin tontorrera iritsi orduko eguzkia agertu zitzaigun bide lagun. Beherakoan zingira duen kobazulora sartu irten azkar bat egin eta berriz Lareoko urtegitik Lizarrustira itzuli ginen. Klik egin irakurri gehiagon laburpen bideoa ikusteko. 

Esparrua: