OLPak INGURUMENAREKIKO DUEN KONPROMISOA

OLP-ak gure Eginkizunean...
“Kutsadura ahal den neurrian ekidituz ingurumenarekiko jarrera hobetzeko konpromisoa” hartzen dugu eta gure Balioen artean “Errespetua pertsona, ingurumena, instalakuntza eta bitarteko orori, tentsio eta gatazkak elkarrizketa bidez eta indarkeriarik gabe konpontzeko jarrera azaltzea” dugu.

INGURUMEN ALDERDI ADIERAZGARRIAK:

  • Ingurumen kudeaketak gure kudeaketa bateratuan duen garrantzia kontutan hartuta, eta ikasleek eta langileek kudeaketa honekiko duten sentsibilizazioa areagotzeko asmoz, hauek duten asetasuna helburu estrategikoa bihurtu dugu: Ikasleek eta OLPko langileek ingurumenaren arloan burututako ekintzekiko (Lizeoan materia eta energiaren kontsumoak murrizteko hartzen diren neurriak, egiten den hondakinen bereizketa eta trataera eta egiten diren ingurumen-sentsibilizazio ekintzak)  duten asetasun maila 7,3 izatea.
  • Lehengaien kontsumoaren murrizketa (ura, fotokopiak, elektrizitatea...).
  • Hondakinen kudeaketa hobetzea.
  • Oteitzako pertsonen mugikortasunaren (ikastolara iristeko) azterketa bideratu.

IKASTURTEKO HELBURUAK LORTZEKO EKINTZAK:

  • Talde Berdea martxan jarri : Agenda 2030eko kideen eskutatik bideratu.
  • Solairu bakoitzeko pasilloetan, zabor desberdinak bildu eta bereizteko txokoak aurkeztu.
  • Lizeoko auzokideekin (Donibane plaza, Gaztelekua, jabego pribatuak..) ditugun harremanak zaindu, beren inguruak errespetatuz.
  • Ikasturte honetan Eskola Agenda 2030ean garatu beharreko gaia azaldu eta ingurumen taldean parte hartzeko gonbidapena luzatu.

EA 2030eko gaia:  Lehorreko ekosistemetako bizitza. Basoak.

  • Covid-19ari aurre egiteko beharrezkoak diren baliabideak aztertu erosi baino lehen, zabor ontzietako behaketak egin eta garbitzaileekin elkarrizketak mantendu.

AGENDA 21eko KIDEEN BETEBEHARRAK:

  • EA 2030eko gaia landu:  Lehorreko ekosistemetako bizitza. Basoak.
  • Arazoen aurrean, aztertu eta denen artean hobetzen joateko irtenbideak aurkituko dituzte.
  • Ingurumen  gaiaren inguruan sortutako ekintzak bultzatuko dituzte.

INGURUMEN JARDUNBIDEAK:

Ingurumen jardunbide egoki eta energia kontsumoa murrizteko jarraitu beharreko ekintza txiki batzuk adierazi nahi dizkizuegu.

Berrerabili:

  • Objektuak eta materialak ahalik eta gehien erabili, baztertu, suntsitu edo tratatzera bidali aurretik. Geletan erabilitako papera pilatu eta berrerabiltzeko kaxak jarriko dira.

Birziklatu:

  • Materialak behar bezala sailkatuta utzi, produktu bera edo beste bat lortzeko baliabide material gutxiago erabiltzen duen prozesu natural edo industrial baten bidez berrerabiliak izan daitezen. Geletan eta pasiloetan hondakin mota desberdinak jasotzeko ontziak izango dituzue.

Isurketak:

  • Zarataren sorrera murriztu, sortu aurretik komunikatuz, bere eragina ahal den neurrian ekidin ahal izateko.
  • Atmosferako gas eta ur-isuriak murriztu.
  • Oteitzako kideen mugikortasun jasangarriago bat bultzatu behar dugu.