2. mekanika eta 2. elektrikako ikasleek Start Innova izeneko programan hartu dute parte. Programa honen bidez ikasleek jokabide ekintzailea lantzen dute taldeka beraien negozio ideiak garatuz.

Start Innova programak aldi berean, enpresa bat gertutik ezagutzeko aukera ematen du. Hori dela eta gure ikasleak KSB Itur enpresa bisitatzera joan ziren pasa den asteazkenean, urtarrilak 18. Bisitaren ondoren, landutako negozio-ideiak azaldu zizkieten bertako arduradunei.