2. Mekatronikako taldea aurreko asteko ostegunean  Zumaiako  Jose Mari Korta industrialdean kokaturik dagoen Okin enpresako  instalazioak ikustera joan zen. 
Bisita hasi aurretik, bertako Giza Baliabideen Arduradunak, Zuzendari Orokorrak eta Mantentze Arduradunak  hasierako azalpena eman ziguten. Alde batetik,  gaur egun OKIN  enpresaren zenbait xehetasun  adierazi ziguten   ( Getariko  Indaux enpresako nagusiek sorturiko  enpresa taldearen barnean kokatzen da, OKIN  edo ARTADI ALIMENTACIÓN S.L.)  eta bestetik,  beraiek Oteitza Lizeoarekin duten  erlazio  historikoa  nabarmendu zuten,  erreferentziazko lanbide eskola dutelarik. 

Aldi berean, eta ikasleen informaziorako, Lanbide Heziketako  industri  arloko bi Goi Mailako Ziklo  dituzten   ikasleak soilik  hartzen dituztela  nabarmendu zuten  eta helburu hori lortzeko  DUAL hezkuntzan zein ikasleen formazioan beraiek duten inplikazioa oso garbi geratu zen, adibide batzuk aideraziz.
Ondoren, Mantentze arduradunarekin ordu eta erdiko bisita probetxugarrian  azalpen guztiz interesgarriak jaso zituzten. Ikasleak oso gustora geratu ziren.

Eskerrik asko bertako arduradunei

Esparrua: