Joan den Apirilak  12an Oteitza Lizeo Politeknikoko Abiadura Azkarreko eta Etekin Handiko Material Berezien Aurreratutako Mekanizatua Espezializazioko ikasleak eta irakasleak GKN DRIVELINE enpresa bisitatzen izan ziren.

 

Bertan, tresneria-utilajeak mekanizatzen dituzten sekzioa ikusteko aukera izan genuen. Gune honetan enpresak duen maila teknologikoa oso maila gorenekoa da, tulipak forjatzeko erabiltzen diren matrize eta puntzoien konformatuaren prozesu osoa ikusiz. Abiadura azkarreko mekanizatua, mekanizatzeko material zailak, geometria konplexuak, zehaztasun handia, baieztapen tresneri aurreratua,... ikusteko aukera pare gabea eskaini ziguten Gaizka Zulaikak eta Jose Alvarezek.

 

Mila esker biei eta enpresako gainontzeko kideei hain ondo hartu izanagatik!!! Bisita oso emankorra izan zen. Bihotzez, mila esker!!!!