Joan den ostiralean, apirilak 15, Oteitza Lizeoko  Maria Vicente, Uxoa Orbegozo eta Monica Saenz ikasleek 3. saria lortu zuten  ESMEren Enpresa Ideiarik Onenaren XXV. lehiaketan  "No Limits" proiektuarekin.

Bejondeizuela eta zorionak, hirukote!

ESMEren Enpresa Ideiarik Onenaren Lehiaketa Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe, ikastola eta Lanbide Heziketako institutu guztietako Batxilergo eta Heziketa Zikloetako  ikasleei zuzendua dago, eta  gazteen artean berrikuntza sustatzea du helburu nagusi. Hori dela eta, lanak saritzeko orduan,  berrikuntza eta originaltasuna dira gehien baloratzen diren irizpideak, proiektuen bideragarritasuna ahaztu gabe.

Oteitzako ikasleek urtero hartzen dute parte ekimen honetan eta baita sarri sariak eskuratu ere. Halaxe izan da aurtengoan ere. ZORIONAK GUZTIOI berriz ere!

Esparrua: