Joan den apirilaren 12an, Oteitza Lizeo Politeknikoko ikasle izan zen  Eñaut Makazaga "Aparteko Batxilergoko Saria 2017-2018" jaso zuen. 

Cristina Uriarte  Hezkuntza sailburuak eta  Maite Alonso  sailburuordeak, 2017-2018 ikasturteko Batxilergoko Sari Bereziak banatu zituzten apirilaren 12an Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan burutu zen ekitaldian. 15 gazte irabazleek, saridun zirela egiaztatzen zuen diploma jaso zuten sailburuaren eskutik, eta horrekin batera, Toronton (Kanada) hiru asteko ingeles ikastaroa eta egonaldia ere eskuratu dute, uda honetarako.

Joan zen 2017-2018 ikasturtean 14.400 ikaslek baino gehiagok bukatu zuten Euskadin Batxilergoa, eta horietatik 560 aurkeztu ziren Sari Berezia eskuratzeko probetara. Guztiek betetzen zuten baldintza hau: Batxilergoko bi kurtsoetan 8,75etik gorako bataz besteko nota. 2018ko ekainaren 12an burutu zuten proba, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan, unibertsitatera sartzeko hautaprobak amaitu ondoren. Azterketan, hiru ariketa gainditu behar izan zituzten, bai norberaren Batxilergo modalitateari zegozkion ikasgai espezifikoen ingurukoak, bai hizkuntza probak (Euskara edo Gaztelania, eta atzerriko hizkuntza bat). Azkenik, puntuaziorik altuena lortu zuten 15 ikasleek eskuratu zuten saria, apirilaren 12anjaso zuten saria, hain zuzen ere.

Esparrua: