Aurten ere Aisiola taldearen eskutik begirale titulua ateratzeko ikastaroa jasoko dute horretarako interesa azaldu duten Oteitzako ikasleek.

Jada iaz 1. mailan ikastaroa hasi zuten 12 ikasleek irailean ekin zieten saioei eta azaroan bukatuko dute. Aurten 1. mailan izen eman duten 16 ikasleek, berriz, urriaren 14an ekin diote eta  datorren ikasturteko azaroan emango diote amaiera.

Ikastaroak dituen 200 ordu teorikoak osatzeko, ostiral arratsaldez 15:30etik 20:00etara arituko dira ikasleak Oteitzan bertan Aisiolako dinamizazaileekin, eta ikasturtean zehar asteburu-pasa bat ere egingo dute barnetegi batera.

Iaz ekin genion Oteitzan ikastaro hau eskaintzeari, eta ikasleek oso gustuko izan zutela ikusirik, aurrerantzean ere eskaintzen jarraitzea da asmoa, benetan aukera polita baita. Ea ba aurtengo ikasleak iazkoak bezain gustura aritzen diren!

(Argazkian ikastaroa iaz amaitu zuten 2. mailako ikasleak  asteburuko irteeran)

Esparrua: