533 plazatarako deia egiten da Erresuma Batuan, Irlandan, Frantzian eta Alemanian 3 asteko egonaldia eta ikastaroak egiteko, 2017ko udan.

2016ko azaroaren 3ko EHAAen Agindua, 2016ko urriaren 3koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko plazetarako deialdia egiten duena, Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoez finantzatzen diren ikastetxeetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat.Derrigorrezkoa da eskatzaileak eskaera egitea, eredu normalizatuan. Eredu hori esteka honetan dago. Deialdiaren inguruko gainerako informazioa hemen ere aurkituko duzu:

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2016/hizkuntza-atzerri/y22-izapide/eu/

Deialdiari dagokion agindua EHAAn argitaratu eta hilabeteko epean egongo da eskuragarri inprimaki hori (azaroaren 4tik abenduaren 5era, biak barne). Gogoratu nahi dizut ikasleak berak bete behar duela formularioa (ez ikastetxeak). Gero, inprimatu eta sinatu ondoren, ikastetxean aurkeztu behar du (hori egiteko azken eguna: abenduaren 7a, egun hori barne).