Joan den urriak 13an Asier Aranguren izan genuen solasean Oteitza Lizeo Politeknikoan, “Abiadura azkar eta etekin handiaren bitartez material berezien mekanizatu aurreratua” espezializazioko ikasle eta irakasleontzat hitzaldi bat ematen.

Bertan Asierrek mekanizatuaren inguruan ikuspuntu desberdinak eman zizkigun, ala nola bere esperientzia dela eta pasatako enpresa desberdinetan jasotako arazoei eta konplexutasunei emandako soluzioak eta irtenbideak azalduz.

TEKNIKERren bekadun bezala zegoela enpresei emandako zerbitzuak (barne proiektuak, ITP, Aeromec, Batz, Burulan, Ormola…, Mondragon Unibertsitatean zela izandako arazoak, Kromin zegoela emandako zerbitzuen berri, Monroe

MONDREAGON UNIBERTSITATEAn bekadun bezala, mikro- mekanizatua arloan, mikro- moldeak eta mikro- piezak eginaz. (enpresa hauentzat lana eginaz: barne proiektuak, Alfa MIM)

OLABERRIA GESTION enpresarentzako lana eginaz, prozesuen hobekuntza eta denbora murrizketak landuz. Aeronautikako eta eolikoentzako enpresentzat lana eginaz.

GOIMEK enpresan (Danobat Group) bekadun bezala, Erreminten kudeaketa eta antolakuntza produktibitatea hobetzeko helburuarekin.

KROMI LOGISTIK AG, erreminten kudeaketa eta prozesuen hobekuntza landuz, denbora murrizteko asmoz.

TENNECO, Ermuan, Monroe amortiguadoreen barilen sekzioko prozesuen arduradun.

Gaur egun, ALCORTA FORGING GROUP S.A. enpresan trokelgintzaren arduradun.

ESPERIENTZIA TRASMISIO INTERESGARRIA DUDARIK GABE.