AISIOLA BEGIRALE-IKASTAROA OTEITZAN

37 ikasle aritu dira aurten Oteitzan lehen aldiz eskaini den begirale-ikastaroan, 10 lehen mailako talde batean eta 27 bigarreneko bestean. Ia ostiral arratsaldero aritu  dira ikastolan 5 orduz, begirale izateko beharrezko prestakuntza jaso eta jarduerak egiten. Zenbait asteburutan kanpora ere joan dira, argazkian ikus daitekeenez. 200 orduko prestakuntza teorikoa egin ondoren, 120 ordu praktika egin beharko dituzte aisialdi talderen batean begirale titulua lortzeko.

Sahararen Aldeko XIII. Euskal Karabana Iritsi da urtero bezala

Aurten urtarrilaren 20tik 23ra  (ostiralera arte) hurrengo gaiak bilduko ditugu Oteitza lizeoko  idazkaritza aurrean:

Dilistak,  azukarra,  kontserbak, atuna,makarroiak eta konpresak.

Ondoren, Euskal herri guztian biltzen den guztia  batu eta otsailean irtengo da Saharara Valentziako portutik. Aurten ere aukera izango dugu gure azukre koxkorrak banatzeko!!

Zorionak Eneko eta Edurne!

Eneko Etxeberria eta Edurne Carrera Oteitzako ikasle ohiek Gipuzkoako lau campusetako ikasketa amaierako espediente onenen Kutxa saria jaso dute aste honetan. Enekok Telekomunikazio Ingenieritza ikasketak egin ditu Mondragon Unibertsitatean, eta Edurnek, berriz, Turismo Deustuko Unibertsitatean. Dotore aritu zineten gurean eta halaxe jarraitu duzue gerora ere. Benetan pozten gara. Zorionak bioi Oteitzako kideon partetik, ederki merezitako saria duzue eta!!!

Orriak

RSS - Orokorra-rako harpidetza egin