Lizarrusti Lareo Sarastarri mendi irteera

Eguraldi iragarpena ez zen batere ona, baina iragarpenak ez du sarri asmatzen eta egun pasa bikaina izan genuen Lizarrustiko inguruetan. Euririk ez, baina elurra bai. Elurra gogotik izan genuen Sarastarriko tontorrera iritsi aurreko azken aldapan. Hamaiketako lasai bat egiteko aukerarik ere ez genuen izan. Behin tontorrera iritsi orduko eguzkia agertu zitzaigun bide lagun. Beherakoan zingira duen kobazulora sartu irten azkar bat egin eta berriz Lareoko urtegitik Lizarrustira itzuli ginen.

Nafarroako Wolkswagen-era bisita

      Aurreko Irailaren 27an Robotika 2 eta Mekatronika 2 ko hainbat ikasle eta bi irakasle Nafarroako Wolkswagen lantegian izan ziren. Ikusgarria da bertan egiten duten lana, egunean 1400 ibilgailu egiteko. Polo modelo berria egiten hasi berriak dira eta benetan itzela da lantegia guztiz gora nola berritzen duten ikustea modelo berri bat egiten hasten diren bakoitzean. Mila esker hemendik Wolkswagen-en arrera bikaina egin ziguten langileei. 

Pariserat banüazü

Parisen izan dira Oteitza Lizeo Politeknikoko ikasle batzuk irakasleen laguntzarekin. Frantsesa ikasten dutenek aukera izan dute Pariseko bizimodua usaindu eta kaleak bertatik bertara ezagutzeko. Oso ondo ibili dira, eguraldi bikaina egin diete, eta maitasunaren eta artisten hiriko txokorik esanguratsuenak ikusi dituzte: Tour Eiffel, Montmartre, Louvre Museoa, Champs Elysées, Quartier Latin, Place de la Bastille, Jardin du Luxemburg, Arc de Triomphe... Errepikatzeko moduko esperientzia. Hona bidaiaren lekuko argazkia.

Orriak

RSS - Irteera-rako harpidetza egin