37 ikasle aritu dira aurten Oteitzan lehen aldiz eskaini den begirale-ikastaroan, 10 lehen mailako talde batean eta 27 bigarreneko bestean. Ia ostiral arratsaldero aritu  dira ikastolan 5 orduz, begirale izateko beharrezko prestakuntza jaso eta jarduerak egiten. Zenbait asteburutan kanpora ere joan dira, argazkian ikus daitekeenez. 200 orduko prestakuntza teorikoa egin ondoren, 120 ordu praktika egin beharko dituzte aisialdi talderen batean begirale titulua lortzeko.

Lehen saiakera honetan aritu diren ikasle eta irakasleen balorazioa oso ona denez, eta   gure ikasleentzat  interesgarria deritzogunez, aurrerantzean ere eskaintzen jarraituko da.

Esparrua: