Skip to main content
2021/22ko ESPEZIALIZAZIO promozio berria

2021/22ko ESPEZIALIZAZIO promozio berria

21/22 Ikasturte berriarekin batera ESPEZIALIZAZIOKO promozio berria martxan dago.

Urtero bezala, Abiadura Azkar eta Etekin Handi bitartezko material berezien mekanizatu aurreratuan arituko dira. Teknologi honen helburua geometria konplexuko eta zehaztasun oso handiko piezak mekanizatzea izango da material hauetan: titanio, nikel, aluminio eta magnesio aleazioak.

Aurtengo promozioak 9 ikasleek osatzen dute eta denak Urola Kostakoak: Getaria, Zarautz, Zumaia, Orio.

Formazio hau DUAL formatuan da, eta aurten parte hartzen duten enpresak hauek dira: Mecanizados Bekola/GKN Driveline/Indaux - Industrias Auxiliares/Fresmak/FIHI Forging Industry (GRI Forjas Iraeta )/Iturle.

Bestalde, Ikastetxean ematen diren saiotaz aparte, hainbat bisita enpresetara egingo dira. Pasaden ostegunean, irailak 16, “Engranajes Juaristi” enpresan izan ziren. Enpresa honetan engranajeen eta transmisio-elementuen fabrikazio prozesu osoa ikusteko aukera izan zuten, metrologiako laborategia barne. Bisita hau Kalitate Saileko Leandro Eizaguirrerekin egin zuten. Eskertu urtero Oteitzarekin duzuen konpromiso eta dedikaziogatik!!!

 

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik asteazkenera

  • 07:45 - 19:00

Ostegun eta ostirala

  • 07:45 - 16:00