Eguraldia lagun,  aurtengoan ere , zikloetako 1.mailakoek  erronketan oinarritutako ikaskuntza metodologiaren eredua ezagutzen joateko asmoz, ordu t´erdi ikasgelan talde lanean aritu ondoren, hondartzan amaitu den erronka burutu dute goiz guztian zehar. 

 Partaideek  lan bikaina gauzatu dute: 

 Bizikidetzako egun ederra igaro dugu!!,  Zorionak denoi!!!

Erronkak ikasleei aurkezten dizkiegun problematikak dira, beren ikaskuntza gara dezaten. Bete beharko dute lan-errealitatera ahalik eta gehien hurbildu behar liratekeen egoerak dira eta, beraz, inguruneko enpresak faktore garrantzitsua dira erronka horiek sortzean. Oso interesgarria da haien lankidetza, errealitate handiagoa emateko bai taldeek ebatzi beharko duten egoerari, bai talde bakoitzak egingo duen emaitzen aurkezpenari. 

Egoera gatazkatsuak hainbat taldetan antolatuta dagoen gela bati planteatuko zaizkio, eta proposatuko den lan‐prozesuak ikasleari egoera gatazkatsu hori erronka gisa bizitzeko aukera eman beharko dio. Hortik abiatuta, emaitzarik onenak lortzea ahalbidetuko dion beharrezko ezagutza sortzeko aukera izan beharko du.

Oteitza Politeknikoan, Heziketa zikloko eduki ezberdinak garatuko dituzu erronketan oinarritutako metodologia aktiboaren bidez. Lehenengo egunetik diziplina anitzeko talde baten partaidea izango zara eta erronka erreferentzia moduan erabiliz, materia ezberdinak lantzeaz gain, trebetasun profesionalak landuko dituzu. 

Bideo esteka: youTube