Oteitza Politeknikoko ikasle ohia den ASIER ARANGUREN izan dugu ikastetxean ESPEZIALIZAZIOko ikasleekin solasean eta bere bizitzako ibilbidearen zehetasunak ematen.  Asier Aranguren ALCORTA FORGING GROUP S.A. enpresan Trokeleri Departamenduko arduraduna da eta gaztea izan arren bere lan ibilbidea luzea da, enpresa ugarientzako lana eginaz, bere enpresa muntatuz eta bere ezagutza teknikoa eta kontaktuak areagotuz.

https://www.linkedin.com/in/asier-aranguren-10907a31/

Urtero bezala bere hitzaldia oso interesgarria izan da, anekdotaz betea eta arazo, soluzio eta adibide praktikoz osatua.

Eskerrik asko AXI, beste behin ere.